Etxarri Aranatz

PLAZA INGURUA HOBETZEKO PARTE HARTZE PROZESUA

PLAZA INGURUA HOBETZEKO PARTE HARTZE PROZESUA

Herritarrek  bete  dituzten  inkesten  emaitzak, hemen ikusgai.

 

INKESTEN EMAITZAK

================================================================================

Ohar honen bidez Etxarriko Udalak martxan jarri behar duen parte hartze prozesu baten berri informatzen dugu.

Azken honetan denon ahotan dabil Etxarriko plazan estalope bat egitea komenigarria litzatekeela, eguraldi txarra egiten duen egunetan non estali izateko. Askotan plazako ekitaldiak bertan behera utzi behar izaten dira, eta Festa Batzordean, Iyote Batzordean eta Feria Batzordean arazo hori hainbatetan nabarmendu da.

Bestalde, Larrañeta kalean (Iturri Eder ingurua eta pilotaleku parea) gero eta mugikortasun arazo gehiago sortzen dela ikusi da, eta eremu hori ez dagoela behar bezain antolatua, ibilgailuen eta oinezkoen espazioari dagokionez.

Hori guztia dela eta, Udalak parte hartzen prozesu bat martxan jarri du herritarren iritzia jakiteko. Etxarriar guztiek aukera izanen dute, batetik galde-sorta bati erantzuteko, eta bestetik bi batzarretan parte hartzeko. Udal-erabakia galdeketan jasotakoa iritzietan eta tailerretan adostutako proposamenetan oinarrituko da. Parte-hartze prozesua zerbitzu espezializatu batek dinamizatuko du. Bestalde, Udalak talde eragile bat sortu du prozesua bideratzeko.

Etxarriko Udalak prozesu horretan parte hartzera gonbidatzen ditu herritar guztia eta baita ere herriko eragileak:

BATZARRAK UDALETXEAN, 17:30ean

1. batzarra, martxoaren 16an: Zer du hobetzeko gure plazak eta inguruak?

2. batzarra, martxoaren 30ean: Plazan estalope bat egingo dugu? Non?

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

KONTSULTA, OTSAILAK 28/MARTXOAK 13 BITARTEAN

Inkesta  gure bulegoetan eskura dute herritar guztiek: goizez udaletxean (10:00-14:00), edo arratsaldez liburutegian (16:30-20:30).

PLAZA INGURUA HOBETZEKO LANTALDEA

INKESTA INPRIMAKIA

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus