Etxarri Aranatz

UDALEN SALAKETA: MANIOBRAK MILITARRAK

Maniobra militarrak Uharte Arakil, Arbizu eta Etxarri Aranatzen

Ohar honen bitartez, Uharte Arakilgo, Arbizuko eta Etxarri Aranazko Udalok salatu nahi ditugu Espainiako Armadak, Nafarroan, otsailaren 15-16 bitartean, antolatu dituen maniobrak eta mugimenduak.

Ez dugu militarrek gure herrietan martxa, maniobra edo gerrarako probarik egiterik nahi, gizarte baketsu eta desmilitarizatu eredu baten alde lanean ari garelako.

Gauzak horrela, gure herrietatik joateko exijitu nahi diogu Espainiako Armadari.

Sakanan, 2017ko otsailaren 15ean

 

Uharte Arakilgo alkatea

Ainara Aiestaran

Arbizuko alkatea

Carmele Marañon

Etxarri Aranazko alkatea

Eneka Maiz

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus